20091108




Eraikinaren erabilera eta beste faktore batzuk guztiz definitu arte ez gara ezer botatzearen aldeko lan talde honetan.

Fabrika inguratzen duen espazioak distribuidore izaera du orain eta hau landu egin behar dela ikusten dugu. Eraikinak duen eskalarako egokia den espazio banatzaile bat behar dugu eta proposamen bezala
patioarekin batera urdinez ilundutako espazioa egokia iruditu zaigu lehenego batean behintzat.

POTENTZIALAK

EGITURA
Sare erretikularra -> banaketa planoekin
joka daiteke. Egitura denak erretikularrak izan
arren tipologi honi eman dakiokegun askatasuna
krujien izaera-aldaketa da, hau da, ez dute
zertan oraingo perimetroa definitu behar.
Itxitura kendu eta kanpo espazio izan daiteke.


KARENTZIAK

KONGESTIOA
Eraikinaren zirkulazioa aztertuz orden
nagusi bat ez dagoela ikusi dugu. Sarrera
txiki ezberdinak ireki zaizkio hau deskargatzeko.

Eraikinak duen eskalarako ez
dugu sarrera nagusirik ikusten, hau dela eta
Harrera espazio berri bat proposatzen
da. Honetarako erabiltzaileen (bisitari + langile
+ zerbitzuak )fluxu nagusienak aztertu dira.